Parrokiak herri bazkaria antolatu du, 50. urteurrena ospatzeko
San Martingo parrokiak mende erdia beteko du pazko igandean. Apirilaren 30ean festa egingo dute
San Martingo parrokia berriaren 50. urtemuga ospatzeko Parrokiaren Eguna antolatu dute eliztarrek. Apirilaren 30ean, larunbata, elkartuko dira. 12:30ean meza egingo dute eta, ondoren, herri bazkaria. Tiketak erosi beharko dira aldez aurretik, parrokian bertan edo Mirentxu liburu dendan. sanmartinparrokia@gmail.com helbidera idatzita eta transferentzia eginda ere eros daitezke sarrerak. Helduek 30 euro eta umeek 16 euro ordaindu behar dituzte. Dirua ES512095 5030891065842105 kontuan sartu behar da eta azalpenean bakoitzaren izen abizenak idatzi.
Festa apirilaren azkenekoan egingo dute arren, apirilaren 2an ekin zioten bideari. 1972. urteko Pazko igandean estreinatu zen, zehazki. Mende erdi honetan era batera edo bestera parrokian aritu diren eta dabiltzan oro gonbidatu dituzte.