Pepe Ezeizaren bidea Aterperaino doa
Margolari errenteriarrak 'Bidea egiten' erakusketa zabaldu du Aterpe Tabernan
Aterpe Tabernan Pepe Ezeiza margolariaren Bide egiten erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 8ra arte. Paper lodiaren gainean akrilikoekin egindako dozena bat pintura dira. 1999an eta 2005ean Irunen (Gipuzkoan) eta Hendaian (Lapurdi) egindakoak dira. Margolari errenteriarrak berak azaldu du “Figurazio batetik eremu abstraktuago baterako bidea” marraztu duela.