Ugartemendiko biribilgunean errail bat moztuta egongo da gaur eta bihar
Txintxurreta eraikinaren parean ibilgailuek txandaka egiten dute aurrera eta atzera. Gauetan, obrak gelditzean, bi errailak egongo dira zabalik
Ugartemendiko bidegurutzean errail bat itxita egongo da biharko 19:00ak arte. Bitartean, ibilgailuek txandaka igaro beharko dute. Beasaingo Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek arretaz gidatzeko eta seinaliztapen berria errespetatzeko eskatu dute.
Ugartemendin bidegurutzea biribilgune bilakatzeko lanetan dabiltza. Iberdrolaren kanalizazio berria galtzadatik zeharkatzu behar dute orain eta arduradunek etena egitea “ezinbestekoa” dela diote.