Amiantoaren biktimen omenezko manifestazioa eta ekitaldia, ostiralean Beasainen
Ostiralean, apirilaren 29an, izango da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Manifestazioa CAFeko sarrera nagusiaren ondoan dagoen Amiantorenean eskulturatik abiatu eta bukatuko da. Amaiera ekitaldia ere bertan egingo da. Enpresa batzordearen esanetan, Beasaingo lantegian dagoeneko 58 hil pertsona dira, CAFen erabilitako amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak.
Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak manifestazioa eta omenaldia antolatu ditu beste behin ere, ostiralean, 10:00etan sarrera nagusiko Amiantorenean eskulturatik hasita, “amiantoa arnastearen ondorioz, CAFeko langile ziren lankideen edo eta beraien familiartekoen heriotza” dela eta. Beasaingo lantegian dagoeneko “58 pertsona dira, CAFen erabilitako amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak”.
Amaierako ekitaldia Amiantorenean egingo dute.