Karmen Usabiagak etxekoekin ospatu du 104. urteurrena
BEASAIN // Karmen Usabiaga beasaindarrak 104 urte bete zituen asteburuan. Senitartekoekin batera ospatu zuen urtebetetzea. Leire Artola alkatearen bisita ere jaso zuen. Herritar guztien izenean zoriondu zuen eta lore sorta bat oparitu zion.













