Musika Eskolaren ikasturte berrirako izen-ematea irekita
IDIAZABAL // Musika Eskolaren ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago, maiatzaren 13ra arte. Eskabideak online udaleko webgunean edo aurrez aurre udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin daitezke. Ikasle guztiek bete beharko dute izen-emate orria. Udaleko webgunean aurki daiteke zerbitzuaren inguruko eskuorria.













