Udako egonaldiak eskatzeko epeak zabalik daude
BEASAIN // Udan Beasaingo Arangoitiko egoiliar izateko eskaerak aurkeztu daitezke jada. Eskaerak Beasaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, hitzorduarekin. Txanda eskatzeko 943 02 80 75 telefonora deitu behar da. Eskaerak onartzeko azken egunak honako hauek dira: Ekaineko egonaldietarako, maiatzaren 4ra arte; uztailerako, maiatzaren 11; abuzturako, ekainaren 8a; eta irailerako, uztailaren 13ra arte. Egonaldiak hamabost egunekoak izango dira eta gehienez bi eskatu ahal dira.













