Etxebizitzatarako sei lur sail eskaini dituzte Gabirian
Gabiriako Udalak kaskoan sei etxebizitza eraikitzeko lur sailak saltzeko asmoa du, Alkaintxiki eremuan. Horiek eskuratzeko prozedura martxan dago, eta interesatuek maiatzaren 16ko 15:00ak arte aurkez ditzakete eskaerak, udaletxean.
Sei partzela salduko ditu, beste horrenbeste etxibizitza itsatsi egiteko. Partzela txikiena 160 metro koadrokoa da, eta handiena 253 metrokoa. Bakoitzak 159 metroko koadroko eraikigarritasuna dauka, eta salmenta prezioa 47.863 eurokoa, gastuak eta urbanizazio kargak barne.
Partzela eskuratzeko, lehentasuna izango dute Gabirian orain bost urte baino lehenagotik erroldatuta daudenek. Horiekin betetzen ez bada, urtarrilaren 1 aurretik erroldatuen eskaerak ere onartuko ditu udalak.













