Ataungo eta Berako dantzariek saioa egingo dute etzi
ATAUN // Ataungo Otsoak dantza taldeak eta Berako Gure Txokoa taldeak dantzari topaketa egingo dute, larunbatean, Ataunen. San Martin auzoko kaleetan ibiliko dira, 10:30etik aurrera, tarteka saioak eginez. Euria egiten badu, San Gregorio auzoko Zelai pilotalekuan elkartuko dira.













