CAFeko langileek amiantoaren biktimak oroituko dituzte
BEASAIN // CAFeko enpresa batzordeak amiantoaren biktimak omentzeko mobilizazioak egingo ditu bihar. 10:00etatik 12:00etara bi orduko geldialdia egingo dute eta Amiantoarenei eskulturaren aurrean lore eskaintza egingo dute eta herriko kaleetan zehar manifestazioa. Enpresa batzordearen arabera 58 dira amiantoaren erruz bizia galdu duten CAFeko langileak, eta bakoitzaren atzean senitartekoak daudela gogorarazi dute. Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, familiei kalte-ordainak ordaintzeko trabak jartzeagatik. Arduradun politikoei konpentsazio funtsaren sorrera gehiago ez atzeratzeko eskatu diete.













