Osinaldeko mus txapelketa berezia izango da larunbatean, ligaxka erakoa
Osinalde elkartearen 44. Mus Txapelketa larunbatean jokatuko da, Gabirian. Berezia izango da, aurreneko aldiz ligaxka eran eta arratsalde osoan izango delako, 16:30ean hasita. Izena emateko aurrez jakinarazi behar da (678 10 43 62ra Whatsappez). Bikoteko 20 euro da, eta batek gutxienez gabiriarra behar du. Bikoteak multzoka bereizi, eta denek denen aurka jokatuko dute. Iluntzean afaria zerbitzatuko dute (30 euro gehiago bikoteko), eta finala gero izango da.
Lehen lau bikoteek jasoko dituzte sariak, txapel, jaki eta edariak. Zozketak ere egingo dira.













