Zaldibian bost mozio landuko dituzte gaur udalbatzarrean
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan, udaletxean. Mozioak dira gai zerrendako puntu gehienak: Goierriko Pentsiodunena, Banku Lagunkoiaz (EAJk sartua), Gipuzkoako garraio publikoko tarifak jaistearen aldekoa (EH Bildu), eta Mendebaldeko Saharaz bi (EH Bilduk eta EAJk bana). Kreditu aldaketa bat eta 2022ko aurrekontuaren egikaritzaz ere badira beste bi puntu.