Partida bat irabazi eta bi galdu ditu Idiazabalek
Hurrengo asteburuan Andoainen jokatuko dute. Partida gehien irabazten dituen herriak Alegiaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.
Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketa hasi da. Idiazabalek aurre kanporaketako lehen partidak jokatu zituen atzo eskuz Andoainen kontra, Igarondo pilotalekuan. Bi partida galdu eta bat irabazi zuen Idiazabalek. Kadeteen mailan Urgutz Lasak eta Aritz Mintegik jokatu zuten, jubeniletan Unax Aldasorok eta Iker Garciak, eta nagusietan Jon Mendizabalek eta Ibon Loidik. Hurrengo aurre kanporaketako jaialdia Andoainen izango da, hurrengo asteburuan. Partidu gehien irabazten dituen herria hurrengo fasera pasako da eta Alegiaren kontra jokatuko du kanporaketa. Kadeteek 22-4 galdu zuten, jubenilek 22-7 irabazi eta nagusiek 22-6 galdu.