Pilota txapelketako final laurdenak gaur hasiko dira
KIROLA // Beasaingo eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiko bigarren fasea gaur hasiko da. Urte-Imaz Pron-Anartzen aurka eta Txomin-Saltsa III Verdugo-Olaztiren aurka izango dira final laurdenetako lehen bi partidak. Jaialdia 18:30ean hasiko da, frontoi txikian.













