Beste koska bat gora egin dute datuek
Aste Santua hasi zenetik, lau astetan jarraian gora egin dute koronabirusaren datuek Goierri mailan. Beasainek izan du igoerarik handiena, aste honetan.
Astez aste igotzen jarraitzen du COVID-19 kasu berrien kopuruak. Joan den astean 186 baziren, oraingoan 240 positiboren berri eman du Osasun Sailak, Goierriri dagokionean. Herriz herri, Beasainek izan du igoerarik nabarmenena, 83 kasu berrirekin.
Eremu berdean eta ‘0’ tasarekin dauden herri kopuruak ere behera egin du: bi dira orain, Altzaga eta Arama; Legorreta eta Zegama, eremu laranjan daude, eta gainontzeko 18 herriak, gorrian.
A25-M1 ASTEA |
GUZTIRA | TASA | ||
Altzaga | 0 | 56 | 0 | |
Arama | 0 | 54 | 0 | |
Ataun | 5 | 689 | 410,08 |
|
Beasain | 83 | 4.814 | 729,51 | |
Ezkio eta Itsaso | 2 | 212 | 470,22 | |
Gabiria | 4 | 178 | 1140,68 |
|
Gaintza | 1 | 28 | 775,19 | |
Idiazabal | 5 | 823 | 599,32 | |
Itsasondo | 1 | 207 | 444,44 | |
Lazkao | 10 | 2.067 | 327,02 |
|
Legazpi | 31 | 3.033 | 791,75 | |
Legorreta | 1 | 508 | 134,68 |
|
Mutiloa | 1 | 102 | 416,67 | |
Olaberria | 2 | 316 | 421,05 |
|
Ordizia | 19 | 3.876 | 377,85 | |
Ormaiztegi | 1 | 464 | 399,36 | |
Segura | 4 | 610 | 271,00 | |
Urretxu | 29 | 2.488 | 1024,14 |
|
Zaldibia | 4 | 739 | 489,00 | |
Zegama | 2 | 605 | 128,53 | |
Zerain | 2 | 81 | 1433,69 | |
Zumarraga | 33 | 3.266 | 706,42 | |
GUZTIRA | 240 | 25.210 |