Iker Gomez irabazle kadeteen Segurako Sarian
Igor Iriarte helmugaratu da bigarren postuan eta Iker Kintanak lortu du hirugarrena.
Quesos Albeniz taldeko Iker Gomez de Goikoetxea izan da irabazle igandean jokatu den kadete mailako Segurako Sarian. Seguratik irten eta bertan bukatu dute 75 txirrindularik 58,5 kilometroko ibilbidea. Bigarren izan da Limousin-Oriako taldeko Igor Iriarte San, eta hirugarren Ipar Maquina taldeko Erik Kintana Lopez. Jabier Ormazabalen omenezko lasterketa izan da. Lierniko zein Zeraingo gainetan Iker Gomez bera izan da lehena, eta mendiko saria irabazi du hala. Taldeko saria Ipar Maquina taldeak lortu du. Sari horiez gain, Segurako Txirrindulari Elkarteak herriko parte hartzaileen eta neskarik onenaren sariak banatu dituzte. Ethan Cabanillak eta Aitzol Sodupek jaso dute herritarren saria, eta neskena Irati Arangurenek.