June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
Ekainaren 18an, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ariko da beasaindarra, Jon Mendiluze irurarrarekin batera, Gipuzkoa ordezkatuz.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala jokatu dute asteburuan, Lasturren. June Aiestaran beasaindarrak jantzi du txapela, eta Gipuzkoa ordezkatuko du, Jon Mendiluzerekin batera, Euskal Herri mailako finalean. Ekainaren 18an jokatuko da, Abadiñon (Bizkaia).
Lasturgo tabernan ehun lagunetik gora elkartu dira finala zuzenean jarraitzeko, eta giro ona izan da, bai bertsolarien eta bai publikoaren aldetik. June Aiestaran txapeldunarekin eta Jon Mendiluze txapeldun ordearekin batera, Naia Arrizabalaga, Danel Etxeberria, Amets Aizpurua eta Aratz Lasa ere aritu ziren Gipuzkoako finalean.