Loinazko San Martin parrokiako lehengo eta oraingo eliztarrak elkartu ditu 50. urteurrenak
120 bat lagun elkartu ziren. Tartean, udaleko eta Frantziskotarren Ordenako kideak
Loinazko San Martin parrokiako eliztarrek 50. urteurrena ospatu zuten asteburuan. Egun “ederra” izan zen, beraien esanetan. Urte guzti hauetan parrokiaren alde lanean aritutako guztiei eskerrak emateko baliatu zuten data berezia, bereziki. Meza, argazki erakustalditxoa eta dantzak izan ziren. Ondoren, bazkaria. 120 pertsona elkartu ziren gutxi gorabehera. Tartean, udaleko eta Frantziskotarren Ordenako kideak ere izan ziren.