Partida bat irabazi eta bi galdu ditu Idiazabalek

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa hasi da. Ostegunean lehen partidak jokatu ziren, Igarondo pilotalekuan, eskuz, Idiazabalen eta Andoainen artean. Idiazabalek partida bat irabazi eta bi galdu zituen. Kadeteen mailan Ugutz Lasak eta Aritz Mintegik 22-4 galdu zuten, jubeniletan Unax Aldasorok eta Iker Garciak 22-7 irabazi zuten, eta nagusietan, Jon Mendizabalek eta Ibon Loidik 22-6 galdu zuten.