Arrastakak oinarrizko eskalada ikastaroa antolatu du
Arrastaka Mendi Taldeak oinarrizko eskalada ikastaroa egingo du aste honetan. Gaur eta bihar saio teorikoak izango dira, eta larunbatean eta igandean saio praktikoak egingo dituzte. Helburua taldeak egiten dituen txangoetara behar bezala prestatuta joatea da. Izan ere, eskaladak «arrisku puntu bat» duela diote Arrastakakoek, eta behar bezala gozatzeko eta era seguruan praktikatzeko ezagutzan sakontzea «ezinbestekoa» dela.