Beheko barrioko festa eguna
Meza, txapelketa eta auzo afaria izan zuten atzo auzotarrek Santikutz eguna ospatzeko.
Beheko barrioko festak ospatu dituzte Seguran. Igandean kadeteen Segurako txirrindularitza saria jokatu zen eta atzo Santikutz eguneko festa izan zuten. Auzoan hildakoen aldeko meza izan zen 19:00etan Beheko Kurutzan, eta ondoren mokadutxoa bertaratuentzat. Toka txapelketa ere jokatu zuten. Puri Oiarbide eta Iñaki Albisu izan ziren garaile helduen txapelketan, eta haurren artean, berriz, Maier Intxausti eta Ekhi Etxeberria. Festa egunari amaiera emateko, auzo afaria egin zuten Zopajale Elkartean. 22 lagun elkartu ziren.