Etxeetako energia berriztagarrien inguruko saio praktikoa egingo dute hilaren 11n
Astelehenerako izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 605757687 zenbakian.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Idiazabalgo Udalarekin elkarlanean, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du hurrengo asterako, Energia Argitu programaren barruan. Asteazkenean izango da, maiatzaren 11n, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Aldez aurretik izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, astelehena baino lehen, argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 605757687 zenbakian. ‘Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!’ saio praktikoaren helburua herritarrek energia berriztagarriak ezartzeko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagutzak eskaintzea da.
Energia berriztagarrien ezarpenak arau-aldaketak izan ditu berriki eta teknologia horien ezarpena erraztu du, banakako etxebizitzetan zein blokeetan. Horren berri ere emango dute. Energia Argitu programa energia kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak herritarren eskura jartzeko jarri dute martxan.