Festa asteburua Ezkion
San Migel jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera goiko auzoan. Pilota txapelketarekin ekingo diote egitarauari eta 19:00etan txupinazoarekin hasiko dira jaiak. Bazkari herrikoia, larunbatean
Festa giroa izango da asteburuan Ezkioko goiko auzoan, San Migel Jaiak ospatuko baitituzte bihar hasi eta igandera arte. Pilota txapelketako azken partidekin ekingo diote egitarauari bihar. Aurrebenjaminen finala, Andueza-Murua eta Reta-Ruiz bikoteek jokatuko dute, benjaminena Cruz-Asurabarrenak eta Chefrad-Mendizabalek, alebinena Gabilondo-Mendizabalek eta Abarrategi-Garmendiak, neskena Telleria-Etxezarretak eta Cruz-Arroyok, eta seniorrena Intsausti-Elorzak eta Mujika-Esnaola bikoteek.
Txapelketako 3. eta 4. postuak ere erabakiko dira bihar. Ondoren, 19:00ak aldera, txupinazoak hasiera ofiziala emango dio festari. Alarma Moreak kontzertua egingo du jarraian. Mus txapelketa ere bihar izango da, 22:00etan, frontoiko lokalean. Bikote bakoitzak 20 euro jarri behar ditu, eta 22:30ean zozketa egingo dute. Musika, kirola, gastronomia eta jolasak izango dituzte ezkiotarrek hiru egunez. Larunbatean toka txapelketa jokatuko da eguerdian, eta bazkari herrikoia egingo dute gero 200 bat lagunek.
Igandean, umeentzako krosarekin hasiko dute eguna, eta ondoren helduen txanda izango da, Izazpiko igoera izango baita. Egun osoan jai giroan ibili eta iluntzean altxaferoekin amaituko dituzte goiko auzoko jaiak.
Ezkioko festak 2022
MAIATZAK 6, OSTIRALA
· 17:00etan. Pilota txapelketako finalak eta 3-4 postuak.
· 19:00 aldera. Txupinazoa.
· 19:30ean. Txokolate jana eta pintxo poteoa.
· 20:00etan. Alarma Morea taldearen kontzertua.
· 22:00etan. Mus txapelketa frontoiko lokalean.MAIATZAK 7, LARUNBATA
· 11:00etatik 13:00etara. Eskulanen erakusketa.
· 12:00etan. Haurrentzako jolasak.
· 13:00etan. Toka txapelketa.
· 14:00etan. Bazkari herrikoia. Elorza eta Larrañaga bertsolariek parte hartuko dute.
· 17:00etatik 18:15era. Goazen-eko disko festa.
· 18:30etik 20:00etara. Zezenak elizako plazan.
· 20:00etatik 21:00etara. Trikipoteoa trikitilariekin.
· 22:00etan. Su artifizialak.MAIATZAK 8, IGANDEA
· 10:30ean. Umeentzako kros herrikoia.
· 11:30ean. Izazpiko igoera. Helduentzako kros herrikoia.
· 11:00etan. Meza nagusia.
· 13:00etan. Trikipoteoa.
· 18:00etan. Herri kirolak.
· 19:30ean. Barrikotea.
· 21:00etan. Festen amaiera altxaferoekin.