'Sis dies corrents', lanean ere barre egin daitekeela ikusteko
Goieniz zineklubak Sis dies corrents —sei egun buruzuri— film kataluniarra eskainiko du bihar, 20:15ean, Usurbe Antzokian. Valero, Moha eta Pep Bartzelonako kanpoaldeko iturgintza eta elektrizitate enpresa txiki bateko langileen bizitza kontatzen du. Protagonistek konponketa bati aurre egin behar diotenean sortzen diren egoerak kontatzen dituzten sei kapituluk osatzen dute. Kapitulu bakoitza bere lan-asteko egun bati dagokio.