‘Zoaz pake santuan’ antzezlana ikusteko sarrerak salgai
Txalo konpainiaren antzezlana larunbatean izango da ikusgai, Legorretako Herri Antzokian.
Datorren maiatzaren 7an, Zoaz pake santuan antzezlana izango da ikusgai, Legorretako herri antzokian. Txalo konpainiaren obra honetan, Mikel Laskurain eta Ane Gabarain oholtzaratuko dira, Begoña Bilbaoren gidaritzapean. Bi emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:30ean. Sarrerak udaletxean eta liburutegian daude salgai, 10 euroan.