Errakiko itsulapikoa betetzeko musika jaialdia antolatu dute
Bihar iluntzean izango da jaialdia; Iltze, Tirokatuak eta Anker taldeek joko dute gaztetxean.
Anker taldea Santikutz festetako txosnetan, asteburuan Beasaingo gaztetxeak elkartasun jaialdia antolatu du biharko, Ordiziako gaztetxearen laguntzarekin. DJ Maixuren eskutik pintxo pote musikatua izango da 20:00etatik aurrera; 22:30ean kontzertuak hasiko dira: Iltze eta Tirokatuak punk eta oi taldeek joko dute aurrena eta Anker metal talde legazpiarrak, ondoren. Bildutako dirua Erraki gune autogestionatuen babes sareari ezarritako isunak ordaintzeko izango da.












