Ormazabal eta Uzkudun irabazle Osinaldeko musean
GABIRIA // Larunbatean jokatu zuten Gabirian Osinalde elkarteko mus txapelketa. 15 bikotek eman zuten izena, eta arratsaldean izan zen lehiaketa. Joxean Ormazabal eta Joxe Uzkudun atera dira txapeldun, finala Aratz Igartzabali eta Iker Arratibeli irabazita. Kontsolamenduko postuetan, 3. Asier Bidegain-Mikel Galdos eta 4. Jokin Murua-Jon Murua geratu dira.













