Iñaki Perurenaren harriaren inguruko azalpenak Gaintzan
GAINTZA // Gaintzako udaberriko kultura-agendaren barruan, Iñaki Perurena harri jasotzaile leitzarrak hitzaldia egingo du, gaur. Harria, maitasun historia bat saioan azalduko ditu bere ibilbidea, gogoetak eta Euskal Herriaren zenbait jakingarri. Udaletxean 19:30ean da saioa.













