Juanito Ciari bisita egingo diete Aizkorrikoek
KIROLA // Aizkorri Mendizale Elkartekoak Sarastarrira igoko dira igandean. Juanito Cia zendutako kidearen omenezko urteroko txangoa izango da. Gipuzkoa Plazatik abiatuko dira, 08:00etan. Txangoan parte hartu ahal izateko gaur elkartearen lokalean izena eman behar da, 19:00etatik 20:00etara bitartean. 616 310 535 telefonora ere dei daiteke, tarte berean.












