Elgetako Baobeer-en garagardoa, Ordizian onena
Ordiziako Plazan Emaneurre taldeak antolatuta, artisau garagardo azoka ari da egiten, musikak eta janariak lagunduta.

Ordiziako Plaza Nagusia Euskal Herriko artisau garagardoen topaleku bihurtu du Emaneurre taldeak. Hamahiru garagardo lehiatu dira eta epaimahaiaren arabera, Elgetako Baobeer-ek aurkeztuta Tafarik Ddh Double Ipa izan da artisau garagardorik onena.

Ibon Iraola Berasategi Hitzako harpideak jaso du Hitzaren saria: artisau garagardoz osatutako saskia.