Dantzari Txiki eguna ospatu dute Legorretan
Legorretako XX. Dantzari Txikien eguna ospatu dute. Legorretako Irrintzi Alai, Zaldibiako Iztueta, Ordiziako Amets Bide eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeetako kideak dantzatu dute bertan.

Legorretako Irrintzi Alai, Zaldibiako Iztueta, Ordiziako Amets Bide eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak elkartu dira Legorretako XX. Dantzari Txikien egunean. Herrian zehar desfilea egin dute dantzari guztiek. Gero, plazan alardea egin dute talde guztiek batera. Ikurrin dantza, zazpi jauziak, agurra, fandangoa, arin-arina eta kalejira dantzatu dituzte. Datorren igandean, maiatzaren 15ean, Ordizian eta Zumarragan ospatuko dituzte Dantzari Txiki egunak.