11 talde patata tortila lehiaketan
Zeraingo udaberriko kulturaldia hasi da. Etzi Iñaki Yusta eta Pedro Gil-Crespo EHUko Geologia irakasleen hitzaldia izango da.
Zeraingo udaberriko kulturaldia hasi da. Ostiralean XI. patata tortila lehiaketa egin zuten 11 taldek pilotalekuan. Mikel, Ilazkik eta Mikel izan ziren irabazleak. Ondoren afari merienda antolatu zuten pilotalekuan bertan. Asteazkenean izango da hurrengo jarduera. 19:00etan, kultur etxean, ‘Aizpeako meategietako minerala; meategietatik erretze labeetara’ hitzaldia egingo dute Iñaki Yusta eta Pablo Gil-Crespo Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia eta Mineralogia saileko irakasle eta doktoreek.