Oier Elorza eta Igone Campos irabazle Izazpiko Igoeran
34 minututan egin zuen Elorzak, eta 42 minutu eta 57 segundoan Camposek. Peio Garinek dauka oraindik errekorra.
Izazpiko Igoera jokatu da igandean Ezkioko jaien barruan. Oier Elorza azkoitiarra eta Igone Campos zumarragarra izan dira irabazleak. Lehenak 34 minututan osatu du 6,3 kilometroko ibilbidea, eta bigarrenak, berriz, 42 minutu eta 57 segundotan. Gizonen artean, bigarren izan da Mikel Fernandez (lehengo ezkiotarra), 37 minutu eta 55 segundorekin, eta hirugarren Jose Talavera zumarragarra, 38 minutu eta 5 segundorekin. Emakumeen artean, berriz, Sandra Corriols urretxuarrak lortu du bigarren postua, 46 minutu eta 33 segundorekin, eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarrak hirugarrena, 49 minutu eta 27 segundorekin.
Guztira 19 lagunek parte hartu dute aurtengo proban. Peio Garinek ezarritako marka ez dute hausterik izan. 1982an jarri zuen errekorra, ibilbidea 31 minutu eta 26 segundotan osatuta. Lehendabiziko aldiz Ezkioko emakume batek parte hartu du igoeran. Helena Bilbao izan da, eta Eduardo Bilbao osabarekin sartu da helmugan, 58 minutu eta 55 segundoko denboran.