Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mankomunitateak dio ez dela "beste erakundeen utzikeria eta konpromiso faltaren erantzule"

Ordizia
Gizartea

Aldundiak 2020an diru ekarpenak eten zituenetik, udalek ia hirukoiztu egin dute haien ekarpen ekonomikoa, eta Mankomunitateak ahalegin hori eskertu nahi izan du. Sektoreak bizi duen krisia ez dela berria diote, eta "arazoaren muinera" jo behar dela azaldu dute Mankomunitateko EH Bilduko ordezkariek.

Xabier Irastortza (Zaldibia), Zelai Amenabarro (Legorreta), Adur Ezenarro (Ordizia) eta Iñaki Amundarain (Amezketa). // A.Vierbücher
2022/05/10
Goierriko Hitza

Enirio-Aralar Mankomunitateak azken hiru urteetan egindako inbertsioen eta lanen balantzea egin du gaur, Ordiziako udaletxeko agerraldian. Azken urteetan, behera egin du mankomunitatearen aurrekontuak, hein handi batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2020an bere ekarpena egiteari utzi zionetik. Adur Ezenarro Mankomunitateko lehendakariak azaldu duenez, “30 urtetan mendiko inbertsioetarako egon den hitzarmenari alde bakarrez uko” egin dio aldundiak, eta 2020tik “ez du euro bat bera ere jarri Mankomunitateko lursailetan hobekuntza lanak egiteko”.

Aldundiaren erabakiaren aurrean, Mankomunitatea osatzen duten 15 udalek egiten duten diru ekarpena handitzea erabaki zen, pixkanaka, ekarpen hori hirukoiztera iristeko helburuarekin. Guztira, 69.388 euro bideratu dira inbertsioetara azken urtean. Kopuru horren “zatirik handiena Mankomunitatea osatzen duten 15 udalen ekarpenari esker” izan da, “baina baita Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntzei esker ere”.

Ezenarroren arabera, “Mankomunitateak argi dauka mendiaren eta interes orokorraren alde lanean” jarraituko dutela; alde horretatik, eskerrak eman nahi izan dizkie, haien diru ekarpena handitzeko egin duten ahaleginagatik. Horrekin batera, garbi utzi nahi izan du Mankomunitatea ez dela “beste erakundeen utzikeria eta konpromiso faltaren erantzule”, nahiz eta egoera hori kudeatzen ari diren. Azkenik, 2022an Enirio-Aralarrerako Kudeaketa Plan berri bat egiteko asmoa dutela azaldu du Mankomunitateko lehendakariak. Zentzu horretan, “elkarlanerako ateak beti irekita” izan dituztela gogorarazi du, eta “halaxe izango ditugu hemendik aurrera ere”.

Segidan, Enirio-Aralar Mankomunitateak urte hauetan egindako inbertsioak eta lanak zerrendatu ditu, banan-bana:

Abeltzaintzari dagozkionak:

  • 12 txabolatako eskortak berritu dira.
    • Zotaleta 1,2,3; Latosa 1,2,3; Pardeluts 1,2; Pagabe 1,2; Kutixao txaboletako jeztoki eta eskortak berritzea 16.748, 74 €
  • 3 txabolatan sabai-leihoak jarri dira eta beste baten leiho berri bat.
    • Arinate 1; Doniturrieta Azpikoa 1 eta Urruztiko txaboletan teilatuan argizuloak eta Buruntzuntzinen leiho bat jartzea 5.405, 07 €
    • Doniturrieta Azpikoa 1 txabolan ekonomika zaharra kendu eta berria jarrtzea 3.799 €
  • Elordiko harrapalekuan, sarrera, inguruak eta bertako ur biltegia egokitu dira.
    • Elordin ur depositoa lurrez estali, langa berria jarri, itxitura berritu, hormigoia zabaldu eta pista guztiko ur erretenak berrikusi 4.114 €
    • Elordin harrapaleku ingurura hormigoia eraman han bertan eta inguruetan zabaltzeko 3.242,80 €
  • Aska berri bat Uni aldean, beste bat egokitu Ondarren eta beste 8 asko berri egiteko proiektua dago.
    • Ondarreko aska ingurua konpondu 60 tona harri eraman eta bertako harriak txikitu. 4.452,80 €
    • Uni parajeko aska 165 €
    • 8 aska berri egiteko proiektua 1.911,80 €
  • Malloetako itxiturak konpondu dira, ganaduak amildu ez daitezen.
    • Aldaon inguruan, Arritzagan eta Alotzan itxiturak egin. Hemen Lizar eta Pagoak sartzeko lurra prestatu. 3.945,74 €
  • Babes itxiturak jarri dira hiru hezeguneetan eta Irazustakoan, gainera, 400 zuhaitz (330 pago eta 70 lizar) landatu dira
    • Beaskin gainean hezeguneko itxitura egin eta inguruan bideak konpondu 6.292 €
    • Lan guztiak aurrera eramateko garraio lanak:
      • Helikopteroz garraioak 12.816,32€
      • Kamioi bidezko garraio lanak 1.461,68 €

Ingurumen arlokoak:

  • Saltarriko leizetik 1.500kg zabor atera dira eta lanen bideo didaktiko bat egiteko aprobetxatu da, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak lortu ondoren.
    • Saltarriko leize garbiketa 2.190 €
    • Saltarriko leize garbiketako bideoa 2.843,50 €
  • Babes itxiturak jarri dira hiru hezeguneetan eta Irazustakoan, gainera, 400 zuhaitz (330 pago eta 70 lizar) landatu dira.Beaskin gainean hezeguneko itxitura egin eta inguruan bideak konpondu 6.292 € Lan guztiak aurrera eramateko garraio lanak:
    Helikopteroz garraioak 12.816,32€
    Kamioi bidezko garraio lanak 1.461,68 €

Arazoaren muinera jotzeko beharra

Agerraldian izan diren Enirio-Aralarko Mankomunitateko EH Bilduko ordezkarien izenean, Zelai Amenabarrok lehen sektoreak gaur egun duen egoeraren inguruko gogoeta egin du. Bere ustez, “sektoreak bizi duen krisia ez da gauza berria”, eta azken hilabeteetako gertaerek “zaurgarritasun hori azaleratu” egin dute. Krisi hau, “urteetako kudeaketa desegokiaren ondorio zuzena” dela azaldu du: “Gure lurraldeko instituzioek azken hamarkadetan bultzatutako politiken ondorio da egoera hau, eta argi dago irtenbide bakarra sakoneko neurrien eskutik etorriko dela”.

Momentuko larrialdiari erantzuteko neurriek, “tenkatuta dagoen soka momentuan” lasaitzeko balio dute, baina EH Bilduren ustez, “sektorearen arazo nagusiek bizirik” jarraitzen dute. “Bada garaia herri honetan arazoen muinari patxadaz begiratu eta beharrezko eztabaida eta neurri estrukturalen gainean hitz egiteko”.

Enirio-Aralarko kasua ere ez da salbuespena, eta gainera, “batzuek etekin politikoak lortzeko tresna gisa” darabiltela salatu du Amenabarrok, “bestela ezin da ulertu bertan gertatzen dena”. Zentzu horretan EH Bildutik “ahal dugun guztia” egiten ari direla diote, dagozkien eskumenetatik, “gure lurraldeko baserritarrek etorkizuna” izan dezaten.

Enirio-Aralar Mankomunitateari dagokionean ere, haien esku dagoen guztia egiten ari direla azaldu du, “udalen ahalegin ekonomikoari esker bertako beharrizanei erantzuteko etengabe lanean”. Amenabarroren ustez, “beste eragile eta erakunde batzuena da lehen sektoreari zein Enirio-Aralarko egoerari irtenbide integralak ez ematearen ardura”.

Hala, lehen sektorea bizirik mantentzeko, “berandu baino lehen arazoen oinarrira jo eta neurri sakonak “hartu behar direla uste dute. “Oztopoak oztopo, EH Bilduk bide horretan lanean jarraituko du dagokion lekutik”. Bestalde, agerraldian babesa adierazi nahi izan diote Iñaki Aizpuru mankomunitateko kide eta Itsasondoko alkateari, “maiatzaren 1aren harira jasan duen jazarpenaren aurrean”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut