Jakoba Errekondo Ataunen izango da hizlari gaur
ATAUN // Jakoba Errekondo ingurumen gaietan aditu usurbildarrak hitzaldia egingo du, gaur 19:00etan, Ataungo Herri Antzokian, udalak antolatuta. Baratzea, lorategia, fruta arbolak, basoa eta etxeko landareak izango ditu aztergai. Azalpenak emateaz gain, jendearen zalantzak eta galderak argituko ditu.












