Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeitin
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Igartubeiti Baserri Museoak ate irekien jardunaldia antolatu du egun horretarako. Maiatzaren 21ean eta 22an, berriz, bi tailer egingo dituzte: ehungintza familia tailerra, bata, eta jasangarritasuna lantzeko helduentzako tailerra, bestea. Aurrez izena eman behar da museora deitu edo idatzita.












