Sorgindantzan parte hartzeko entsegutara agertu beharra dago
BEASAIN // Mariren Jaitsierako sorgindantzan oholtza gainean dantza egiteko entseguetara joan beharra dago. Lehendabizikoa gaur izango da, 19:00etan, kiroldegian. Zapi bereizgarriak banatuko dituzte eta horiek gabe ezingo da parte hartu. 2005. urtekoei dagokie aurten.












