Ane Jaunarena lezoarrak irabazi du Legazpiko aurresku finala
Amaia Azpeitia izan da sailkapenean bigarren eta lehen legazpiarra.
Legazpin jokatu da gaur, Gipuzkoar erako Gazte mailako IV. Aurresku Txapelketaren finaletako bat. Lehen sailkatua izan da, Ane Jaunarena (Lezo), bigarren sailkatua, Amaia Azpeitia (Legazpi) eta hirugarrena, Maddi Davila (Zizurkil). Irakasle saritua izan da, Leire Amiano. Jantzi egokiena berriz, Mikel Esnaolarena izan da.
Legazpiko finala D saileko dantzariena izan da, hau da, 2007 eta 2014 bitartean jaiotakoena. Maila horretan 32 dantzarik hartu dute parte guztira, eta 14 iritsi dira Legazpiko saiora, tartean Sustraiak dantza taldeko Amaia Azpeitia eta Laia Arruabarrena legazpiarrak. Betronio handia eta Aurkez aurke desafioa dantzatu behar izan dute finalistek. Goiz Deia txistulari bandako kideek jarri dute doinua. Dantza saioa Sustraiak taldeak antolatu du, Legazpiko Udalaren laguntzarekin.