Ibilgailuen egoera behatuko dute Beasainen
BEASAIN // Beasaingo Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eta argien eta pneumatikoen egoera kontrolatuko dituzte aste honetan. IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria dela gogorarazi dute, eta 200 euroko zigorra duela.












