Popatik hirukoteak 'Musikatzen' lana argitaratu du
KULTURA // Popatik taldeak bigarren abestia argitaratu du: musikatzen. Maitasunari abestu diote, taldearen izaera mantenduz. Bikote baten arteko maite-jolasak izan ditu ardatz. Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak idatzi du abestia. Xabier Crehuet ordiziarrak melodia jarri die eta berak kantatzen du. Saioa Venturaren laguntza ere badu.












