Beasaingo ziklo krosa azaroaren 19an jokatuko da
BEASAIN // Loinatz Txirrindulari Elkarteak iragarri du Beasaingo Ziklo Kros Sari Nagusiaren zazpigarren edizioa azaroaren 19an izango dela. Maila guztiak egun berean lehiatuko dira. Bestalde, eskolarteko txirrindularitza probak jokatuko dira etzi, 16:00etatik aurrera. Benjaminak, alebinak eta infantilak lehiatuko dira.












