Urrelur museoak Errioxara txangoa antolatu du ekainerako
Urrelur mineral eta fosilen museoak txangoa antolatu du Museoen Egunaren inguruan. Errioxara joango dira, ekainaren 11n.
07:30ean abiatuko dira, Iparragirre plazatik. 10:30ak aldera Navajun-go Victoria pirita meategira iritsiko dira. Bertako piritak mundu osoan ezagunak dira, beraien forma kubiko perfektuengatik. Parte hartzaileek pirita aleak jaso ahal izango dituzte, 11:00etatik 14:00etara.
15:15ean Cervera del Rio Alhama herrian bazkalduko dute. Bazkalondoan, jasotako aleak sailkatuko dituzte. Arratsaldean, kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dituzte. Itzulerako bidean, Pirinioetako orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera edukiko dute. 19:30ak aldera iritsiko dira Urretxura.
Helduek 41 euro ordaindu behar dute, bazkaria barne. 2006 urtetik 2015 urtera jaiotakoak heldu arduradun batekin joan behar dira. Gazte hauek 31 euro ordainduko dute.
Izena-emateko urrelur@urretxu.eus helbidera idatzi behar da, ekainaren 8a baino lehen. Izen ematearen ordena jarraituko da plazak agortu arte.
Gomendioak
Parte hartzaileek mendiko botak edo katiuskak eta aldatzeko oinetako garbiak eraman behar dituzte. Hamaiketakoa, mendiko arropa eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Txangoa ez da gomendagarria mugikortasun mugatua duten pertsonentzat.












