Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko mintzalariak Igartzan elkartuko dira
Maiatzeko mintzatertulia ohi baino jendetsuagoa izango da. Beasaingo mintzalariez gain, ordiziarrak eta lazkaotarrak ere bertaratuko dira.
Ehunmilak izango da hilabete honetako gaia. Mikel Valdivielso sortzaileak eta antolatzaileak kirol probaren nondik norakoak azalduko ditu aurrena eta, ondoren, talde txikietan banatuta, Ehunmilaken inguruan euskaraz arituko dira. Izan ere, hori da topaketen helburua: askotariko gaiez euskaraz hitz egiteko eremuak sortzea.
Igartza jauregian elkartuko dira, 18:30ean, asteazkenean.