BKLk aho zapore ezin hobearekin amaitu du denboraldia
Junior mailako taldeak txapeldun suertatu dira asteburuan
BKLko autobusa joanekoan baino pisu gehiagorekin itzuli zen Zarauztik. Junior mailako bi taldeak Gipuzkoako txapeldunaren garaikurrarekin bueltatu baitziren. BKL Murumendik hamar puntuko aldeagatik menderatu zuen Hondarribiako Ama Guadalupekoa. BKL Esparruk, berriz, 56 eta 61 irabazi zion Goierri UZ Baleikeri.