CAFek 22 tren ekoitziko ditu Alemaniarako
Akordioak beste hamar unitate ekoizteko aukera zabalik uzten du. Solarisek autobus elektrikoak ekoitziko ditu Espainiarako. Bi kontratuen zenbatekoa 110 miloikoa da
CAFek jakinarazi du Alemaniako Bonn hiritik 22 tranbiako eskaria jaso duela. Flota horretarako parkeko piezak ere Beasaingo multinazionalak hornituko ditu. Gainera, beste hamar unitate ekoizteko aukera hitzartu dute.
Bertako garraio zerbitzuek erabiltzaileen gorakada aurreikusi dute datozen urteetarako eta flota handitzeko CAFen alde egin dute. Enpresa ezaguna da inguruan, iaz 51 unitate saldu baitzituen Ipar Renania-Westfalia estatu federatura.
Solaris filialak, berriz, Urbino 12 motako 60 autobus elektriko saldu dizkio Madrilgo gobernuari. Gaur egun, Solarisen 450 autobus inguru dabiltza Espainiar estatuan.
Bi akordioen zenbatekoa 110 milioi eurokoa dela esan du CAF taldeko zuzendaritzak.