Goierri beheko 17 enpresak turismoko kode etikoaren ziurtagiria jaso dute
Turismoaren Kode Etikoa programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
Goierri beheko hamazazpi enpresak Euskadiko Turismo Kode Etikoarekin hartutako konpromisoa ziurtatzen duen agiria jaso dute gaur Bilboko Azkuna Zentroan egin den ekitaldian. Turismoaren Kode Etikoa programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du duela bi urtetik, Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du. Programa honetan ondorengoak hartzen dira kontutan: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.
Goierri beheko 17 enpresa turistiko ebaluatu dituzte eta guztiek ebaluaketa gainditu dute, bi urtez jarraian, 2020an eta 2021ean; errekonozimendu hau jasotzen dute zerbitzuan eta kudeaketan hobetzeko egiten duten lanaren adierazgarri bezala. Goierri behean, ondorengo enpresak dira ziurtagiria lortu dutenak:
– Aldabe zerbitzu turistikoak
– Ataungo turismo bulegoa
– Beasaingo Dolarea hotela
– Beasaingo Igartza Jauregia
– Erro zerbitzu turistikoak
– GOITUR, Goierri Turismoa
– Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa
– Ordiziako Delikatuz Interpretazio Zentroa
– Ordiziako Ordizia hotela
– Ormaiztegiko turismo bulegoa
– Segurako Imaz hotela
– Segurako Erdi Aroko Interpretazio Zentroa
– Zegamako Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa
– Zegamako Arrieta Haundi nekazalturismoa
– Zeraingo turismo bulegoa
– Zeraingo Oiharte sagardotegia
– Zeraingo Aizpeako Interpretazio Zentroa.