Itaiakoak prest daude erasoei aurre egiteko
Itaiak barne protokoloa ondo du erasoen aurrean nola jokatu zehazteko
Itaiak, Emakume Langileen Antolakunde Sozialistak, Loinatz Jaietan jazo daitezkeen erasoen aurrean nola jokatu zehazten duen barne protokoloa ondu du. Erasotua izan denak, zeharka edo zuzenean, txosnagunera jo beharko du; abisua emandakoan protokoloa martxan jarriko da. Biktimari sostengua emateaz gain, erasotzailea neutralizatzeko eta jazotakoa salatzeko mekanismoak aktibatuko dira.
Protokoloaren atzean herritar sare zabala osatu dute. Horri esker, etengabe lan egiteko aukera izango dute. Ostiralean hasiko dira festak.
Protokoloa maila nazionaleko Itaiak sortu du. Beasaingo Indarkeria Matxistaren Aurkako Asanbladak eta Txosna Batzordeak bertara egokitu dute festak antolatzeko egin ziren batzarretan.