Autokarabanen aparkalekuaz bilera dago bihar Ataunen
ATAUN // Autokarabanen eta karabanen aparkaleku berezia prestatu du Ataungo Udalak, Zubikoeta industrialdean lur sail bat alokatu eta egokituta. Araudi bat egingo dute, baina erabiltzen ekainaren 1ean hasi ahalko da. Urte osoko alokairua 365 euro gehi BEZa izango du. Ataundarrek izango dute lehentasuna. Gaiaz hitz egiteko, bihar 19:00etan bilera egingo dute, Ataungo udaletxean.












