Frantziskotarren buruak emango du parrokiako meza
JAIAK // Joxe Mari Arregi Arantzazuko Frantziskotarren probintziala izango da Loinatz Jaietako asteleheneko mezaemaile-burua. Usaiako prozesioa ere berak gidatuko du. Arregi Loinazko San Martingo parrokiaren 50. urteurrena dela eta etorriko da Beasainera. 10:00etan izango da meza. Larunbat honetan, berriz, Loinazko Amaren Ermitan elkartuko dira, 10:00etan. Meza amaitutakoan kolazioa egingo dute, Beasaingo Udalaren laguntzarekin.












