Gaur arratsaldean da Zumalakarregiko liburu aurkezpena
ORMAIZTEGI // Atzoko egunkarian asteazkenean zela jaso bazen ere, gaur egingo dute Zumalakarregi museoak antolatutako liburu aurkezpena. Mikel Alberdik dinamizatuta, Viaje al Cercano Oriente en 1868 (Constantinopla, Egipto, Suez, Palestina) liburua aurkeztuko dute Cristina De La Puente eta Jose Ramon Urkijo egileek. Borboiko Alfontsok, Espainiako tronuko erregegaiaren anaiak, egindako formazio bidaiaren inguruko liburua da. Aurkezpena 19:00etan da, museoan.













